2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

EKAINAK 8, ASTELEHENA

EKAINAK 8, ASTELEHENA
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.



LH3A



LH3B


MATEMATIKA:
Gaur, disfrutatzeko eguna duzue 146. orrialdeaz. Gogoratzen duzue zer zen “Simetria ardatza”? Bi alde berdinetan erdibituko duen ardatza da.
Gogoan izan bertikala, horizontala eta askotarikoa izan daitekeela.
Irudi horretakoak denetarikoak dute. Bidali amaitzerakoan:

jgamboa@mlagundia.org



Baduzue disfrutatzeko ganoraz egiten baduzue.

147.a salto egingo dugu. Gelan esplikatzeko nahiko erraza da, baina zailtxoa gauden egoeran.


TXANELA/EUSKARA:
Betidanik egon izan da gizakia osasunaren bila. Irakurri 30. orrialdean zertan oinarritzen den osasuna txinatarrentzat.

Bete ezazu zure koadernoan mapa-kontzeptuala eta idatzi gero zer esan nahi duen “Dieta Orekatua” (ez ahaztu data eta orrialdea).

Hurrengo orrialdean, txinatarrek erabiltzen duten hainbat sendabelar agertzen zaizkizu, hala nola Euskal Herrian erabiltzen direnak. Kontuan izan ezin direla edozein neurri eta modutan hartu, kaltegarriak izan daitezke eta.

Gaur egun, oraindik, ezagutzen ditut erabiltzen dituztenak eta zuen aiton-amonei galdetuz gero eurek ere ezagutuko dute, esate baterako:
Iodo belarra: zaurientzat.; Asunak: Tortilan janez, txisa egiteko. Katarroarentzat ere erabilia.; Karraskilo: Batuaz Txorbeltza. Oso ona tentsioa jeisteko, baina neurriak jakin egin behar.; Tirakioia: Erlekiztanak eta huzteko.

Amaitzerakoan, 32. orrialdea irakurri Taichi inguruko testutxoa.


LASAIUNEA:

Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 




GAZTELERA:

En la página 16, clica en el margen superior izquierdo (Estudio: carta a las familias). Te aparecerán las páginas 14-15 y 16 del cuaderno de actividades. Trabajaremos la “g” y la “j”.
Como ayuda (no te asustes, a medida que escribas irás aprendiendo, utilízalo pero no hace falta que lo aprendas de memoria).

Se escribe con “g”:
  • Si el sonido es suave (g) se escribe con “g” si luego aparece “a”, “o", o “u”. Garrafón, gota, agujero..
  • Las que empiezan por “geo…”. Geografía, geometría, geología…
  • Si acaba en “gen”: Margen, orígen…
  • Si acaba en “ger” o “gir”:Proteger, dirigir, escoger, fimgir, recoger, corregir…
  • Si acaba en “gio”, “gia”, “gión”, “gionario”, “gioso”, “gional” y “gírico”: Magia, regio, regional, región, legionario, prodigioso.
  • Las terminaciones -gélico, -genario, -géneo, -génico, -genio, -génito, -gesimal, -gésimo, -gético y sus femeninos y plurales: angélico, sexagenario, homogéneo, fotogénico, ingenio, primogénito, cuadragesimal, vigésimo, apologético



Se escriben con “j”.
  • la terminación -jería: conserjería, cerrajería…
  • los tiempos de los verbos cuyo infinitivo lleva esa letra: cruje de crujir o trabaja de trabajar…
  • las palabras derivadas de otras que llevan j: cajita de caja o herejía de hereje…
  • las formas verbales con sonido je, ji, si los infinitivos correspondientes no llevan ni g ni j: distrajimos de distraer, dedujimos de deducir, dijimos de decir..


ERLIJIOA:
Irakurri ondorengo ipuintxoa:

Aita baten maitasuna
Behin batean, eskola bateko zuzendariak gurasoei azaldu ei zien zein garrantzitsua zen haiek umeekin hitz egitea, jolastea, denbora ematea,…
Halako batean, aita batek esan zuen berak ezin zuela halakorik egin bere umearekin, lanera joaten zelako umea esnatu aurretik eta etxera itzuli umea lotan zegoela; egun osoan egiten zuen beharra sendia mantendu ahal izateko; estu eta larri zegoen aita hori, bere umearekin egon ezinagatik.
Eta horrexegatik, gauero-gauero, etxera lanetik heldutakoan, bere umearen logelara joan, iratzarri barik muxu eman, eta korapilo bat egiten zuela izaran.

Honela, umeak, esnatzean, bazekien bere aitak muxu emana ziola gauez; honela, maitasun-lotura eraiki zuen aita horrek, umearentzat ageri-agerikoa.




Orain, galderak kopiatu eta erantzun zuren koadernoan (jarri data)

- Uste duzu aita horrek benetan maitatzen zuela bere umetxoa?

- Uste duzu maitasuna diru asko kostatzen duten gauzekin adierazten direla?denbora askoan egotea maite dituzunekin nola edo hala edo beharbada gutxiago baina ganoraz?

- Nola uste duzu maitatzen gaituela Jainkoak? Nla igertzen duzu?

- Eta zuk, nola adierazten diezu gurasoei beraiekiko zure maitasuna?




IRAKURKETA:


Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina