2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

OSTIRALA, EKAINAK 19

OSTIRALA, EKAINAK 19

HELDU ZAIGU AZKENENGO EGUNA, TXAPELDUNAK!!!

Gaurko eguna 3 zatitan banatuko dugu:

1. G.H-ko saioa
2. Talde kooperatiboen bilera laburrak
3. Talde handiko azken bilera!!



 G.H:
Gaur, hasteko, Eguzkiaren agurraren errepasoa egin ahal duzue…ea noraino gogoratzen duzuen!
Ondoren, “herri-kirol-ekin jarraitu ahal duzue ,zuek aukeratutako 2 jolas praktikatzen.
.Lokotsak: jarri pasiloaan makiltxxo edo egurrezko margoak ilaran eta 3 pausotara bata bestearengandik aldenduta. Halako 2 ilara egin zeren eta etxekoekin jolasteko bait da.
-Saku-lasterketa egin nahi izanez gero, sakuen ordez, oinak soka batez lotuta…
-Sokatira; soka lodi bat eduki ezkero…

Orain, erritmoari jarraituz, etxekoekin, “ze,ze,ze kalikatua”-n jolastu ahal duzue animalien izenak aipatzen…ondo ibili!



TUTORETZA:
Gaur taldeen bilerak laburragoak izango dira.


Bakoitza bere ordua errespetatuz sartu beharko da bilerara. 

LH3A


Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete:


  1. taldea (Ekia, Beñat L. eta Oier G.): 10:00
  2. taldea (Omokaltoum, Sara C., Eneko R. eta Ethan): 10:15
  3. taldea (Adur, Unai R., Iker eta Eneko G.): 10:30
  4. taldea (Markel, Alaitz, Elene eta Unai C.): 10:45
  5. taldea (Maren, Aner P., Gorka A. eta Carla): 11:00



Amaitzeko, guztiok batera 11:30etan konektatuko gara azken agurra egiteko. Gogoratu, ordu horretarako prest izan behar dituzuela atzoko marrazkiak!!
45 minutu inguru egongo gara.




LH3B


Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete:  


  1. taldea (Oier, Unax, Erik, Ariadna eta Ander H.): 10:00
  2. taldea (Ane M., Irati Ur., Danel eta Jare): 10:15
  3. taldea (Alain, Sara, Eneko eta Irati Ug.) : 10:30
  4. taldea (Kenar, Ander R., Aiala eta Nahia): 10:45
  5. taldea (Aner, Garazi, Santi eta Ane L.): 11:00

Amaitzeko, guztiok batera 11:30etan konektatuko gara azken agurra egiteko. Gogoratu, ordu horretarako prest izan behar dituzuela atzoko marrazkiak!!
45 minutu inguru egongo gara.

2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

OSTEGUNA, EKAINAK 18

OSTEGUNA, EKAINAK 18
GOGORATU!
Gaur ez gara konektatuko!! Liburuak jasotzen egongo gara ikastolan eta!!


MATE:
Gaur matematikan bi joku izango dituzue. Jarraitu bertan agertzen diren pausoak eta ea lortzen duzuen ateratzea!! Animo!!


Adina eta oinetako neurria

- Idatzi zure oinetako neurri zenbakia.
- Biderkatu bider bost.
- Gehitu 50 emaitzari.
- Biderkatu bider 20 azken emaitza.
- Irten zaizunari kendu jaiotako urtea.
- Begira orain azken emaitza eta… SORPRESA! Zer gertatu da?




Izan magoa.


- Eskatu etxeko bati zenbaki batez pentsatzeko.
- Gehitu diezaiola 3.
- Biderka dezala emaitza bider 2.
- Kendu diezaiola 8.
- Zati dezala emaitza zati 2.
- Galdetu orain zer irten zaion. Esaten dizunari gehitu bat eta hori izango da pentsatu duena. 





TXANELA:





Eguna amaitzeko hau da egin beharko duguna:

Denok dakigun bezala bihar azken eguna da. Beraz, orain denok urte honetako momenturik politena (gelan), barregarriena, zailena… aukeratu beharko dugu eta orri batean marraztu eta margotu. Irudiari esaldi bat gehituko diogu (ez egin azkar, denbora hartu mesedez!!). 

Bihar guztiok elkarrekin egingo dugun bileran aurkeztuko ditugu gure momentu bereziak. Barre batzuk botako ditugu eta urtea nola joan zaigun errepasatuko dugu!!


Gogoratu!! Pentsatu ondo eta denbora hartu marrazkia egiteko!! Bihar guztion aurrean aurkeztuko dugu eta!!

ASTEAZKENA, EKAINAK 17

ASTEAZKENA, EKAINAK 17
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.




LH3A


LH3B



MATE:
Gaur 153. orrialdeko 11 eta 12 ariketak egingo ditugu lehenengo. Hauek amaitzean, 155. orrialdeko 1 eta 5 ariketak.
Hauek izango dira aurtengo azken ariketak neska-mutilak!! 
Animo guztioi!!



TXANELA:



LASAIUNEA:
Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 



GAZTE:
Hoy será el último día de Lengua Castellana!
Para terminar, abrimos nuestros libros por la página 27 y leeremos el texto de “LA HISTORIA DE FELIPE” y responderemos las preguntas de abajo en nuestro cuaderno. Recordad que tenéis que escribir la página y la fecha de hoy!
Animo chicos!!


ESKULANAK:
Gaurkoan Serge Bloch zein den eta zer egiten duen ikusi eta ikasiko dugu. Horretarako, ikusi ondorengo aurkezpena eta ondoren zuek sortutako bat guri bidali!!





IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

ASTEARTEA, EKAINAK 16

ASTEARTEA, EKAINAK 16
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.




LH3A


LH3B



Gaur Nerea eta Mireiarekin (LH3A) bilera izango duzue:

LH3A 11:15-11:30
LH3B 11:30-11:45



MATE:
Gaur 152. orrialdeko ariketa batzuk egingo ditugu: 1, 3, 5, 6 eta 7.
Zuen koadernotan egin itzazue. Gogoratu data eta orrialdea jartzeaz hasieran.
Animo zuek!!



TXANELA:



LASAIUNEA:
Gaur, beti bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 



INGELESA:
Gaur ingeleseko azkenengo eguna izango da!!Azpikaldean bideo batzuren linkak aurkitu dituzue. Bertan, marrazki bizidun ezberdinak ikusteko aukera izango duzue. Sartu gehien gustatzen zaizuenaren barruan eta aukeratu ikusi nahi duzuen kapituloa!!


G.H:
Gaur,berotzen hasteko trosta suabe batekin hasi eta sokasaltoa ere prest eduki saltoka jarraitzeko.
Gero, jarri sokia lurrean eta haren gainetik alde batera eta bestera salto egin ahal duzue sokia zapaldu barik: aurrera eta atzera; eskuma eta ezkerrera; artaziarena egiten…
10 aldiz bakoitzeko.
Ondoren, “zirkuito” antzeko bat antolatu ahal duzue 4 ariketa jarraian egiteko; hau da, hartu tapiza edo koltxoneta, bertan etzan eta punta batetik bestera jira-biraka zeharkatu koltxonetatik irten gabe; ondoren, zutitu eta etxeko horma bat ikutzera joan;bueltan soka baten gainetik pasau eta azkenik,pasiloan kono antzekoak ipinita zigi-zagan bueltatu koltxonetara eta berriro hastera! 4-6 aldiz egin dezakezue.
Bukaeran, lurrean eserita eta binaka paseka jarraitu ahal duzue 5 minutuz pelota bat bata besteari “arrasean” bidaltzen…


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

ASTELEHENA, EKAINAK 15

ANIMO EKIPO!!!! AZKENENGO ASTEA DELA!!!





ASTELEHENA, EKAINAK 15
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.


LH3A



LH3B


MATE:
Gaur matematikan biderketak errepasatuko ditugu. Egin itzazue ondorengo biderketak, eta ondoren, kalkulagailuarekin konprobatu ondo dituzuen edo ez:
855x8
597x7
1736x5
3825x3
7264x6



TXANELA:
Aste honetan, Txinako gaia errepasatzeko gurutze grama batzuk egingo ditugu. Egunean 2 izango ditugu. Laguntza behar baduzue, zuen txanelako liburuetan begiratu ahalko duzue. Gurutzegrama bakoitzaren gainekaldean zein orrialdeetan begiratu ahal duzuen jartzen du. Koadernoan egin gurutzegrama (berdin marraztuta) edo koadernoan bertan idati erantzunak soilik (zenbakien bitartez).
Animo zuek!!





LASAIUNEA:
Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 





LASAIUNEA:
Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 



GAZTE:
Hoy realizaremos a página 19 del cuaderno de actividades. Deberéis de ordenar alfabéticamente todas las palabras y copiarlas debajo.
Haz lo mismo con el recuadro de abajo pero para ello deberás de coger las palabras del tablón número 6 (página 15 del libro).



ERLIJIO:
SUFRIMENDU ETA ZORIONTASUNAREN ARTEKO DESBERDINTASUNA.
Txinako kondaira zahar batek dioenez, egun batean ikasleak bere maisuari galdetu zion:
Zein da zerua eta infernuaren arteko desberdintasuna?
Maisuak erantzun zion:
Oso desberdintasun txikia da, baina ondorio desberdin handiak dituena. Etorri eta infernua zer den erakutsiko dizut.
Gela batera sartu ziren; bertan arrozez gainezka zegoen ontzi baten inguruan bilduta zeuden pertsonak zeuden, denak gosez eta atsekabetuak. Pertsona bakoitzak ontzira iristen zen koilara luze bana zeukan eskuan, koilara hauen heldulekuak hain luzeak ziren ezin zutela bertakoa ahora eraman. Bertakoen atsekabe eta sufrimendua jasanezinak ziren.
Etorri,“-esan zion maisuak handik denbora batera –“orain zerua nolakoa den erakutsiko dizut”. Beste gela batean sartu ziren, bertan, arroz ontzikada berdina zegoen, jende multzoa, koilara luze berdinak…baina bertan denak pozik eta elikatuta zeuden. “Zergatik daude hemen hain zoriontsu eta bestean berriz hain atsekabetuta, egoera bera bada?
“Koilareek heldulekua hain luzea dutenez, ezin dute janaria bakoitzaren ahora eraman. Aurreneko gelan, denak etsituta daude beriaen berekoikerian eta bestean berriz, …”

GALDERAK ERANTZUN
- Nola uste duzu amaituko dela ipuina?
- Zerk erakutsi nahi dio maisuak?
- Bada zure egunerokotasunean antzeko egoerarik? Zein? Nola konpondu zenezake?



IRAKURKETA:
Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!