GLOBALIZATUA



Urtarrilak 8

Gaur gai berriarekin hasi gara!! Hemen duzue garunarekin lotutako jolas bat:



Urtarrilak 27

5 zentzumenak lantzkeo, ondorengo Genilly-a erabiliko dugu:






Otsailak 7

Gaur eskulanetan Nerbio Sistema lantzen hasi gara! Gure buruak hainbat gauza kontrolatzen dituela bagenekien, baina nola esan hauek ingelesez? 







Otsailak 12

Gaur lehenengo zentzumena aztertzen hasi: Dastamena!! Horretarako, taldeetan jaki ezberdinak ekarri dituzte bakoitzaren zaporea nolakoa den aztertzeko.

Hemen dituzue argazkiak!!



































Azaroak 18

Lehenengo gaia amaituta, bigarrenari heltzeko irrikaz gaude! Eta gaia hastearekin batera, Egipto munduan kokatu dugu. Hona hemen google maps-eko lotura, Egipto non dagoen ikusi ahal izateko:


Egiptoko eraikuntza, herri, oasi... garrantzitsuenak non kokatuta dauden ikasteko, ondorengo jolasa proba dezakezue:



Abenduak 7

Hilabete hauetan Antzinako Egiptori buruzko gauza pila bat ikasi ditugu. Gainera, ikasitako gehienak gure maketan islatzen saiatzen ari gara, lan bikaina egiten gabiltza! Animatuz gero, ondorengo loturan zure papiro orria egiteko jarraibide-bideo bat aurkituko duzu!


ESKULANA: Papiroa



Abenduak 19,

Egiptoarren erlijioa politeista zela ikasi dugu, hau da, jainko eta jainkosa askotan sinesten zutela. Hona hemen horietariko batzuk:

Jainko eta jainkosak


Urtarrilak 7

Ikasitako guztia errepasatzeko, hemen Kahoot! jolasa. Ondo pasa!



Urtarrilak 8

Aste honetan, Nilo ibaian gertatzen diren uholdeen inguruko testua lantzen aritu gara. Baita, egiptoarren eguneroko bizitzari buruzkoa ere. Hona hemen, gai haukin lotutako jolasak:





Urtarrilak 10,

Gaurkoan Egiptora bidai bat egiteko aukera emango dizugu, gozatu!



Urtarrilak 15

Egiptori buruz ikasi dugun guztiaren artean, honi buruzko anta bat ere ezagutu dugu. Hemen duzue "Afrikan Egipto":






1. GAIA: GURE TXOKO KUTTUNA




Azaroak 8

Hiru aste daramatzagu Euskar Herriko mapa bat sortzen eskulanetako orduetan. Gaur amaitutzat eman dugu!! รง

Lan bikaina ekipo!








Urriak 22

Gelan Euskal abezea landu dugu. Ondorengo loturan, abezeari buruzko abestia entzuteko aukera izango duzue. Baita hitzak alfabetikoki ordenatzeko jolasa ere (jolasa erdaraz izan arren, abezea berdin lantzen da):



Urriak 15

Aste honetan auzo mota ezberinak ezagutu ditugu. Auzo mota bakoitzak bere ezaugarriak dituela ere aztertu dugu.


Urriak 3

Euskal Herriko mapa ere landu dugu, bere probintzia eta hiriburuak ikasiz. Hemen beheko jolasean, mapa mutua osatzeko aukera izango duzue.

Letra haundiz idatzita daudenak PROBINTZIAK dira eta lauki urdinetan kokatu behar dira. Letra txikiz idatzita daudenak berriz HIRIBURUAK dira eta puntuaren ondoan kokatu behar dira.
ANIMO!



Irailak 19

Aste honetan gure gaiarekin lotuta, Bergaratik zehar irteera egin dugu. Mapak nola erabili praktikatu dugu eta gure herriko zerbitzu eta bazterrak ezagutu ditugu, hala nola, Udal Liburutegia.


Irailak 10

Txanelako lehenengo gaiarekin hasi gara: GURE TXOKO KUTTUNA. Gai honekin lotuta, planoak lantzen hasi gara. Beheko loturan Bergarako plano eta mapak ikusteko aukera izango duzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina