2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

ASTEARTEA, EKAINAK 9

EKAINAK 9, ASTEARTEA
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.




LH3A


LH3B



MATEMATIKA:

Gaur, “Poligono” hitzarekin hasiko gara. “Poli” hitzak “asko” esan nahi eta, ikusi genuen moduan “gono” hitzak “alde”.

Irakurri 148. orrialdeko goiko laukitxoa. Azken finean, poligono bat elkar lotutako lerroz (alde, segmentu) osatutako irudi geometrikoa da. Elkartuta egon behar dira, gutxienez hiru segmendu (alde) izan behar du. Hau da. poligonorik sinpleena hirukia da.

Poligono batek hainbat  elementu ditu:
- Aldeak (segmentu): poligonoaren mugak.
- Erpinak: aldeak elkartzen diren puntua.
- Angeluak: aldeak ebakitzerakoan osaturikoa.

Alde kopuruaren arabera, lehenago ikusi genuenez, izen desberdinak  hartzen dute. 

Orain, osatu 149. orrialdeko mapa kontzeptuala. 



TXANELA/EUSERA:
Gaur, txinatarren festak ikusiko dugu  33. orrialdean baina lehenengo  irakurri (ezkerreko goikoaldean) “Nien piztia. 
Irakurtzen amaitzen duzuenean  irakurri 33. orrialdea eta beheko galderak erantzun zure koadernoan (ez ahaztu data eta orrialdea jartzen).
.


LASAIUNUEA:

Gaur, beti bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 



INGELESA:

Gaurko egunean “CRISS-CROSS PUZZLE” orrialdea egingo dugu. 126 eta 127. orrialdeak batera doaz. 127. orrialdeko gurutzegrama egin ahal izateko, 126.orrialdeko irudiak begiratu eta asmatu beharko ditugu. 

Nola idazten diren jakiteko “Story Book”-ean begiratu ahal duzue, atzekaldean datorren “Picture Dictionary” atalean (21.orrialdean).

Amaitzerakoan niri bidali, mesedez: arosa@mlagundia.org (erantzunak eguardian jasoko dituzue zuzenketen emailean, baina eginda ez baduzue oraindik ez begiratu, mesedez.)





G. HEZIKETA:
Gaur, beroketa egiteko, lekuz aldatu gabe, trostan suabe hasi, eta aldiko lurra ikutu eta goraka saltoa! (6 aldiz)
Gero, batean eskuma eta bestean ezkerrera alboratuz “bolo” esaten duguna ere egin dezakezue beste 6 aldiz.
“Albora” ere besoak goruntz altxatuz etxean espazio edo leku aproposa izan ezkero.
4 pauso alde batera eta 4 pauso bestera.
Jarraian, 10 aldiz gora eta behera oin puntak ikutzera eta gero bukatu 6 flexio egiten
Ondoren,hartu puxika bat eta saiatu etxeko punta batetik bestera ,airean eramaten.
Ariketa hau bai eskuz, bai oinaz egin dezakezue.
Gero, binaka,puxikari tokeak ematen, paseka jarraitu ahal duzue
Orain, gorputz adierazpena lantzeko, “mimo” egiten lanbideak adierzten saiatu eta ea etxekoek asmatzen duten…



IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina