2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

OSTIRALA, MAIATZAK 15

OSTIRALA, MAIATZAK 15

MUSIKA:


G.H:
Beroketa egiteko bideo hontako lehen 6 minutuak egiten has zaitezkete:
Gogoratu 6 minutu nahikoa izango da berotzeko. https://www.youtube.com/watch?v=f4eA9Dmptdc
Ondoren,hartu puxika bat eta saiatu etxeko punta batetik bestera ,lurra ikutu gabe airean mantentzen eramaten.Ariketa hau bai eskuz, bai oinaz egin dezakezue.
Bukatzeko, begiratu etxean ea kirolei buruzko ipuin edo libururen bat duzuen eta 6-8 minutu hartu ahal duzue eserita, postura egoki eta eroso baten irakurtzeko eta aldi berean lasaitzeko.
Ahal baduzue, zuek egindako kirolei buruzlp marrazki baten argazkia edo bideo morz bat korreoz bidali ahal didazue.

LESTONNAC-ECO SANTA JUANAREN EGUNA

Kaixo guztioi, gaur oso egun berezia da gure ikastolan. Badakizue zein egun den?


Hori da! Gaur Lestonnac-eko Santa Juanaren eguna da. Horregatik, gaur, Musika eta Gorputz Hezkuntza amaitutakoan, tutoretza izan beharrean, programaketa berezi bat izango dugu:

Hasteko, Santa Juanaren bizitza azaltzen duen bideoa ikusiko dugu:

Ondoren, bisualizazio bat egingo dugu. Marina Pintosen Argia izeneko bisualizazioa da. Hau egin ahal izateko, leku lasai batera joango gara:

Jarraian, lasaitasun osoz, mandala bat egingo dugu. Azpian dagoen bideoan (4. minututik aurrera) mandalak egiteko ideiak aurkituko ditugu. Gustokoen duguna aukeratu eta antzerako mandala marraztu eta margotuko dugu:

Amaitzeko, Ene Kantak-en eskerrak emateko abestia entzungo dugu. Santa Juanak egindako lan ona eskertzeko eta hilabete berezi hauetan gu zaintzen dabiltzan guztiei gure esker ona adierazteko:


Ondo pasatu! Eta gora Santa Juana!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina