2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

OSTEGUNA, MAIATZAK 14

GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.


LH3A


LH3B


MATE:

Gaur gai berriarekin hasiko gara! IRUDI GEOMETRIKOAK ETA HORIEN ELEMENTUAK!

Zoaz liburura eta 6. gaiko 128.eta 129. orrialdeak landuko ditugu. Bertan ordenatzea eta sailkatzea landuk dugu.
128. orrialdea egiteko, ondo fijatu esaten dizunaz eta pausoz-pauso egin.
Beste horrenbeste 129. egiteko.
Poliki irakurri emandako pauso guztiak.




TXANELA/EUSKARA:

Entzun oraingoan “Xangai Xian Xi” kanta. Txanelako 4. gaiko 15. orrialdean, goiko ezker aldean sakatu (nota musikalak dauden tokian).

Hurrengo orrialdean, 16.orrialdean, txinatarren hainbat asmakizun agertzen zaizkizue: Portzelana, Iparrorratza, Orgatila (eskorga), Inprenta, Bolbora....

Bakoitzaren esanahia bilatu eta zure koadernoan idatzi (Gogoratu data eta orrialdea idazten). Adibide modura, Orgatila edo eskorgarena duzue liburuan.

Aurrekoen esanahiak amaitzerakoan, ea gai zareten beste txinatarren asmakizun batzuk idazten (izenak idatzi bakarrik).

Interneten topatu ditzakezue.



LASAIUNEA:
Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri.
Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 



INGELESA:

Gaur, gaiarekin hiztegia errepasatzen jarraitzeko, hemen duzue "quizlet" jolasa. Sakatu "VOCABULARY" gainean eta jolastera!!




XAKE:
Aurreko astean bezala hurrengoko estekan sartzen bazarete online jolastu ahalko duzue!! Eta etxean tableren bat eta norbait baduzue jolasteko, aurrera!!
Animo ekipo!!





IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina