2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

ASTELEHENA, MAIATZAK 18

ASTELEHENA, MAIATZAK 18
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.


LH3A



LH3B



MATE:
Gaurkoan, Zenbakikuntz Sistema Hamartarrari erreparatuko diogu. Ezertan hasi baino lehenago, taula errepasatuko dugu.


HM
M
E
H
B
Zenbakia


4
8
3
483

5
3
6
2
5.362
2
1
6
7
9
21.679


8
0
3
803
1
4
0
0
5
14.005


130- orrialdean, zein unitate edo zer kopuru erabiliko zenuke eskatzen dizu. 


Adibidez:
Futbol talde bateko jokalariak (ordezko eta guztiz): Hamarrekoa (H). 11 jokalari zelaian eta ordezkoekin hamar baino gehiago direlako eta ez direlako ehunera (E) heltzen.
Kotxe baten prezioa: Hamar Milakoa (bataz beste).


Burutu 130. orrialdea eta ondoren jo 131ra.


131. orrialdeko lehen ariketan, ezkerraldean agertzen den zenbakia eskumako aldean zifrak bere lekugunezko balioan kokatuz bilatu behar duzu. Egitea errezagoa da hau irakurtzea baino. Begira ematen dizuen adibidea.


Bigarren ariketa burutzeko, taula erabiltzea komendatzen dizuegu. 



TXANELA/EUSKARA:
Gogoratzen dituzue aurreko astean irakurritako igarkizunak? Bertan konparazioak agertzen dira ezaugarriak indartzeko.
Konparazioak egiten ikasteko, zabaldu lan koadernoa 6. orrialdean eta hor duzuen azalpena irakurri.


*Ez baduzue lan koadernoa, Blinklearning-Ikaslearen liburua-4.gaia-liburu digitala-13.orrialdea-Goikaldeko ezkerreko erdikoa (Igarkizunak asmatzeko sekuentzia)-jeitsi 6.orrialderaino.


Fijatu ondo adibideetan eta behin baino gehiagotan irakurri itzazue.
Konparazioak egiteko bi modu ditugu:
  • Berdintasunak adierazten dituztenak:
    • Nekaneren sukaldea nirearen BEZAIN handia da.


  • Gehiagotasuna adierazten dutenak:
    • Balea izurdea BAINO handiagoa da.


Lan koadernoko 7 eta 8. orrialdeak egiten hasten zaretenean, kontutan izan galdera bakoitzaren azpian bi modutara idatzi behar duzuela, hau da, BEZAIN eta BAINO hitzak erabili behar dituzue. 


Beheko bi ariketak ere egin beharko dituzue, baina bakoitzak bere ideiak plasmatu beharko dituzue.


Amaitzean guri bidali egindakoa:

LH3A: jgamboa@mlagundia.org

LH3B: arosa@mlagundia.org


LASAIUNEA:
Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 


GAZTE:
Lee la página 6 y reflexiona sobre lo que tú haces y lo que puedes hacer para ahorrar en papel.


¿Crees que en clase se desperdicia papel?
Si has contestado que sí, ¿en qué?.
¿Cómo puedes reducir el gasto de papel en clase?


Una vez acabado, vete a la página 9. Recuerda que debes contestar a las preguntas antes de leer. Estos ejercicios no los corregiremos, pues seguramente en estos momentos desconocemos todo acerca de Samarcanda, pero contesta a las preguntas (en alto, no hace falta escribir).
Dejaremos para mañana la lectura de “El secreto chino”.

ERLIJIO:
Ea asmatzen duzun asmakizun hau: 
Usoa naiz, baina ez daukat hegorik.
Asko dabiltza nere bila eta gutxik aurkitzen naute.
Asmatzerakoan, egizu horri buruzko marrazki bat.



IRAKURKETA: 

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina