2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

OSTEGUNA, MAIATZAK 21

OSTEGUNA, MAIATZAK 21
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.

LH3A



LH3B




MATE:


Gaur 136. orrialdearekin hasiko gara. Bertako azalpenak esan du lehenengoak zenbaki baten unitateak hamarreko moduan jartzeko bi era daudela: bider (x) 10 egitea edo 0 eranstea (gehitzea). Egin froga eta ea egia den.


Hasi zaitez 136. orrialdeko beheko ariketak egiten. 1,2 eta 4 ariketak burutu itzazu. 3. ariketa EZ EGIN! Kalkulagailuaren memoria ez dugu ondo landu oraindik eta.



TXANELA/EUSKARA:

Gaur, 18. orrialdea egingo dugu. Joxan Ormazabalen musika entzuteko esaten dizu. Horretarako, klikatu goikaldeko ezkerraldeko lehenengo botoian (nota musikalak) eta ahoz irakurri olerkia poliki-poliki. Horretarako Blinklearnin-en sartu beharko zara.
Gero ,klikatu goikaldeko ezkerraldeko erdian (olerkiak) eta Txilikuren olerkia irakur ezazu.

Kontziente al zara zein ezberdin den gure eta txinatarren alfabetoa? Hemen duzue irudi bat:



Orain 13 minutuko bideo bat ikusiko duzue. Bideoa aurrera joan ahala, galdera batzuk irtengo zaizkizue eskumaldean eta erantzuten joan beharko zarete aurrera egin ahal izateko.
Animo ekipo!!




LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri.
Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 







INGELESA:

Lehenengo eta behin, beti bezala, ipuina entzun eta ikusi egingo dugu. Amaitzean, Activity Book-eko Filling in bubbles ariketa egingo dugu (azpikaldean duzue ariketaren argazkia). Baina liburuan aurkitu dezakezue 116-117. orrialdeetan.
Bertan falta diren elkarrizketen zatiak bete beharko dituzue. Horretarako, aurretik ikusitako ipuinean begiratu ahalko duzue. 151-152. orrialdeetan dezute idatzi beharrekoa.
Kontuz ortografiarekin!! Atentzioa jarri, mesedez!!
Liburuan duzuenok bertan egin eta koadernoan egin behar duzuenok zenbakiekin egin ahal duzue, hau da:
1- …….
2- …….
3- …….
4- …….
5- …….
6- …….
(Guztira 6 elkarrizketa idatzi beharko dituzue, 6 “Bubble” dituzue utzik eta. 


Amaitzerakoan niri bidali: arosa@mlagundia.org














XAKE:

Aurreko astean bezala hurrengoko estekan sartzen bazarete online jolastu ahalko duzue!! Eta etxean tableren bat eta norbait baduzue jolasteko, aurrera!!
Animo ekipo!!






IRAKURKETA:


Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina