2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

ASTEAZKENA, MAIATZAK 20

ASTEAZKENA, MAIATZAK 20
GOGORATU! Gaur 10e
tan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.

LH3B





MATE:

Gaur, 134. orrialdea egingo dugu. Gogoratu astelehenean zenbaki sistema hau lantzen ibili ginela. Irakurri goikaldean agertzen zaizun taula horia eta beheko ariketak egiten hasi. Aurreko eguneko oso antzekoak dira.






TXANELA/EUSKARA:

Aurreko egunetan igarkizunak eta konparazioak lantzen ibili gara. Gaur, biak elkartuko ditugu eta bakoitzak bere igarkizuna prestatuko du. Horretarako, lan koadernoko 10. orrialdeko goiko taula ondo irakurri eta bertako pausoak jarraituz, asmatu zuen igarkizuna!

Bakoitzak berea egin beharko du eta amaitzean guri bidali! 
Nola?? Lehenengo lan koadernoan idatzi eta ondoren grabatu zuen igarkizuna esaten eta emailez bidali!! 

Jasotzen ditugunean Blogera igoko ditugu besteen igarkizunak ikusi ahal izateko, eta ea besteenak asmatzeko gai zareten!!


GOGORATU!! Grabatzerakoan ezin duzue hitza esan eta bakarrik igarkizuna amaituta esan behar duzue, adibidez: 

Nik esan eta zuk entzun, pentsatu eta entzun… zizarea bezain luzea, orratza baino sendoagoa, begirik ez eta egunero erabiltzen dugu etxeko lanak egiteko (ezaugarria da konparazio barik). Zer da?


Zuena grabatu eta guri bidali (zuek sortzen duzuena eta bideo eran).


Bidaltzeko azkenengo eguna ostirala eguardiko 13:00ak. Beranduago jasotzen ditugunak ez ditugu Blogera igoko (programa batekin igo behar ditugu guztiak batera eta).






LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest
zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 







GAZTE:

Hoy, leeremos primero el cuento “El secreto chino” de las páginas 10 y 11. Vete contestando en tu cuaderno las preguntas que te va haciendo en los recuadros.





ESKULANAK:

Udaberrian jarraitzen dugu, giroa epeltzen doa eta zuhaitz asko loratan egon direla konturatuko zinaten. Baina, ba al dakizue loreak nola zabaltzen diren? Gaurko eskulan/esperiementuarekin zuen lore propioak zabaltzen ikusiko dituzue.

Materiala: 

  • Papera
  • arkatza eta margoak
  • ura
  • plater bat


Pausuak:

  1. Orri batean lorea marraztu, margotu eta moztu:
 
  1. Petaloak tolestu:
  1. Plater batean ura bota eta ondoren lorea uretan utzi. Zer gertatuko da?





IRAKURKETA: 
Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina