2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

ASTELEHENA, MAIATZAK 25

ASTELEHENA, MAIATZAK 25
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.


LH3A



LH3B




MATEMATIKA:
Gaur, 137. orrialdea egingo dugu, biderketak. Gogoratu eramanak kontuan hartu behar dituzuela.
137. orrialdea egiteko informazio hau baligarria izango zaizu:
+ Gogoratu: dozena batek 12 unitate ditu; aste batek 7 egun ditu; ordu batek 60 minutu ditu; urteak 365 egun ditu.
Amaitzerakoan, 138. egingo dugu. Biderketak eta zatiketak jakin badakigu elkarren artean lotura dutela.
Adibidez:
12:3=4, gero, 3x4=12 eta 4x3=12


TXANELA/EUSKARA:
Gaur, “Filosofia” hitza agertuko zaizue 19. orrialdean.
Filosofia zera da:  Unibertsoaren eta errealitatearen azken oinarriaz eta gizakiak bertan duen tokiaz diharduen jakintza. Hau da,  arazoei buruzko gogoeta eta pentsamoldeen multzoa da. Filosofia, pentsakera, lantzen dutenei “filosofoak” deitzen diegu. Filosofoek, natura, unibertso edo gizakiari buruzko esaerak idazten dituzte. Esaera hauek, zentzu zabalean hartu behar dira, ez hitzez hitz.
Irakurri poliki 19. orrialdea (laugarren gaiaz ari gara) eta pentsatu zer esan nahi duen esaera bakoitzak.
Euskaraz ere baditugu “esaera filosofiko” batzuk. Esate baterako: “Usoak ere duen beste odol ematen du”, “Bista ona eta elkar ezin ikusi”; “Zozoak beleari ipurbeltz”; “Intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau”; “Adiskide onekin orduak labur”...
Hiru esaera eta beraien esanahia idatzi zure koadernoan (gurasoei zein aiton-amonei galdetu diezaiokezue, baina interneten ere baduzue bilatzeko aukera. Ez ahaztu esanahia idazten).


LASAINUEA: 
Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 




GAZTELERA:
Hoy comenzaremos visualizando el reportaje “El ciclo del papel”. Lo encontrarás en la página 13 del libro. Para poder ver el reportaje, deberéis de entrar en Blinklearning, ir a la página 13 y clickar en el boton de arriba (el primero, donde aparece una cámara de video).
Al acabar de ver el vídeo, dirigete al cuaderno de actividades página 12 y completalo con la información que os da el video ordenando las frases de abajo.


ERLIJIO:
Irakurri hurrengo ipuintxoa: “HARRETA BEHARRA”
“Behin maitagarri bat agertu zitzaion bere familiakoen begietan ikusezina zirudien ume bati:
 –      Zer nahi duzu, txiki? – galdetu zion, eztiki.
–          Gela bat niretzat.
–      Zerbait gehiago?
–      Bai. Besteek egunero nire gela horretara etorri nahi izatea, ordu betez edo pare bat orduz nirekin egoteko.
–      Zerbait gehiago?
–      Bai. Hitz egiten diedanean moztu gabe entzutea, arreta osoa eskainiz, eta esaten dudan guztia sinetsiz. Eta nirekin dibertitzea, nahiz eta ezer interesgarririk ez esan
–      Zerbait gehiago?
–      Bai. Ama eta aita lanetik nekatuta datozenean, edo triste, aspertuta, kezkatuta daudenean, nire ondora etortzea, eta ez orain arte bezala ezikusiarena egitea. Eta nire anai-arrebek nirekin egoteagatik borroka egitea. Hau da, besteek dena uztea egunero nirekin tartetxo bat pasatzeagatik.
Eta tataaaan!, maitagarriak umetxo horren desira guztiak batera bete zituen umea …..telebista bihurtuta!”
Orain, aztertu apur bat eta erantzun:
  • Zer eskatu nahi zion umeak maitagarriari?
  • Zergatik uste duzu eskatzen zizkiola?
  • Lortu zuen umeak bere nahi guztiak betetzea? Zergatik?



IRAKURKETA: Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina