2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

ASTEARTEA, MAIATZAK 26

ASTEARTEA, MAIATZAK 26



Mireia eta Nerearekin bilera izango duzue gaur aurrekoan bezala.

LH3A: 11:15-11:30

LH3B:11:30-11:45


Bileran sartzeko linka:







GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.


LH3A



LH3B



MATEMATIKA:

Gaur 139. orrialdea egingo dugu, horretarako irakurri testu biak (horia eta laranja). Aurreko orrialdean ikasitakoa da, baina oraingoan zenbaki bakoitzari dagozkion izena ikasiko dugu.
Ikastolan ikasi genuen biderketa bateko gai bakoitzak izen bat zuela:
3x8=24
3 zenbakia biderkakizuna da
8 zenbakia biderkatzailea da
24 zenbakia biderkadura da
Baina zatiketa eran jartzen dugunean izenak ezberdinak dira:
30:5=6
30 zenbakia zatikizuna da
5 zenbakia zatitzailea da
6 zenbakia zatidura da

Orain, burutu 139. hiru ariketak.



TXANELA/EUSKARA:

Entzungo zenuen askotan, euskaldunok “modu desberdinetan” hitz egiten dugula euskaraz. Arrazoi puntutxo bat badu horrek, baina ez da guztiz egia. Euskara bakarra da, baina baditu berezitasun batzuk: “euskalkiak”. 

Txinan gauza bera gertatzen da. Beraien hizkuntza badute baina dialekto (euskalki) asko dituzte baita ere.

Hauek dira Txinako dialekto nagusienak:

  • Mandarinera (北方話 / 北方话), 836 milioi hiztun
  • mintzaira (吳語 / 吴语), 77 milioi hiztun
  • Kantonera edo yuè mintzaira (粵語 / 粤语), 71 milioi hiztun
  • Mǐn dialektoak (閩語 / 闽语), 60 milioi hiztun
  • Jìn mintzaira (晉語 / 晋语), 45 milioi hiztun
  • Xiāng mintzaira edo Hunanera (湘語 / 湘语), 36 milioi hiztun
  • Hakka edo kèjiā mintzaira (客家語 / 客家语), 34 milioi hiztun
  • Gàn mintzaira (贛語 / 赣语), 31 milioi hiztun
  • Huī mintzaira (徽語 / 徽语), 3,2 milioi hiztun
  • Pínghuà mintzaira (平話 / 平话), 2 milioi hiztun

Euskal Herriko euskalkiak zein ezberdinak diren ikusi ahal izateko sakatu hurrengoko linkan:


Bertan, Euskal Herriko 5 zonaldeko euskalkiak entzuteko aukera izango duzu: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarra, nafar-lapurtarra eta zuberotarra. Ez duzue zertan bideoak osorik ikusi behar. Zati batekin nahiko duzue, nola hitz egiten duten entzuteko.


Amaitzerakoan, entzun “Araban bagare” abestia (goiko eskumaldean, musika notetan). Liburuko 20. orrialdean dago.




LASAIUNEA:

Gaur, beti bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 




ENGLISH:

Gaur, aurreko egunean egindakoan lan berdina egingo dugu baina alderantziz. Oraingoan, elkarrizketak idatzi beharrean narratzailearen zatia idatzi beharko duzue. 
Horretarako, ipuinean begiratu eta ondo kopiatu bertan jartzen duena. Poliki eta letra onarekin idatzi, mesedez!

Amaitzerakoan niri bidali: arosa@mlagundia.org









G.H. :
Gaur martxan jartzeko, dantza honekin hasiko gara: https://www.youtube.com/watch?v=FDbTFmoOYrc
Ondoren, gogora ekarriko dugu kirol- kutxan sartu ahal dituzuen objektuen ideia batzuk jakinean zuek ere beste batzuk izan ahal dituzuela : uztaia, puxika, hockey.ko makila, soka, plastikozko baloia,boloak, petanka,ur botilak, esku pilota biguna, zesta-punta moduko poteak, mahai-tenis-a (ping-pong), tapiz-a…
Hartu 3 objektu eta bakoitzarekin 5 minutu ibili salto , toke, pasea, edota punteria…lantzen.
Bukatzeko, lehen aipatu ditugun kirol objektuak marraztu eta margotu orri batetan.




IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina