2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

ASTEARTEA, MAIATZAK 19

ASTEARTEA, MAIATZAK 19
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.


LH3A



LH3B

Gainera, gaur Mireia eta Nereakin egingo duzue Meet-a (Mireiarekin LH3A-koak soilik, eskulanak ematen dizuelako). Hau da ordutegia eta sartzeko beharko duzuen esteka:
3A:    11:15-11:30
3B:    11:30-11:45

MEET-ERA ESTEKA (Bi gelak esteka berdina erabiliko duzue)


MATE:

Irakur ezazu 132. orrialdeko komikia.
Amaitzerakoan, 133. orrialdea burutuko dugu. Horretarako, orriaren behekaldean duzu ikur bakoitzaren balioa.

Amaitzerakoan egin ondorengo eragiketak eta bidali Joxe Mariri: jgamboa@mlagundia.org

Ondo kokatu zifrak eragiketetan.   

1.234+78+497
3.254-1.786
 456x3
142x8




TXANELA/EUSKARA:

Konparazioak lantzen jarraitzeko lan koadernoarekin jarraituko dugu. Gaur, 9. orrialdea egingo dugu.

Bertan, irakurgaietako 52-53 orrialdeetako iragarkizunetan agertzen diren konparazioak kopiatu beharko dituzue. 

Amaitzeko, azkenengo ariketan hitz bakoitza konparazio egokienarekin elkartu beharko duzue.

Ondo irakurri guztiak, mesedez! Ez egin azkar!


LASAIUNEA:

Gaur, beti bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 




INGELESA:

Lehenengo eta behin, eleanitz.org-n sartu, eta beti bezala, erabiltzailea:student eta pasahitza:audio sartu. 

Barruan zaudetenean, entzun eta ikusi gai honen (A real dragon´s egg?) ipuina berriz ere.

Amaitzen duzuenean, “spot the mistakes” ariketa egingo dugu. Gogoratu, testu bakoitzean 4 akats daudela. Saiatu guztiak topatzen.

Liburuak etxean dituzuenok zuzenean egin bertan. Liburuko 114-115. orrialdeak egingo ditugu. 


Liburua etxean ez badezute: Horrela idatziko dugu gure koadernotan.


  1. text: scool (x) → home (+)
grandma (x) → mum (+)
…..


Laguntza behar baduzue, Story Book-en begiratu ahal duzue.











G.H:
Gaur berotzeko hartu sokia eta sokasaltoa lantzen hasiko gara:
-Lehenengo aurrerantz saltoen arteko bote txikiak ematen. 6-10 aldiz
Hau egin dezakezue hanka bixak juntu edota pausoka bezala.
-Gero atzerantz ere probatu ahal duzue.4 adiz…ea lortzen duzuen!
-Jarraian, soka lurrean jarri zuzen eta gainetik salto egin aurrera eta atzera sokia zaoaldu gabe 10 aldiz; ondoren artaziak bezala beste 10 aldiz
Eskuma eta ezkerrera ere egin ahal duzue.
Orain, etxekoen laguntzaz, bik sokia puntetatik hobatuta, zuzen eta altuera motzean jarri ondoren , zuek gainetik batean eta azpitik bestean pasatzen ibiliko zarete.
Sugearen mugimenduaz ere gainetik salto egin ahal duzue sokia zapaldu gabe.
Bukatzeko lurrean eseri eta sokiakin zerbait irudikatu: animali,fruta ,…eta etxekoei erakutsi.




IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina