2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

ASTEAZKENA, MAIATZAK 27

ASTEAZKENA, MAIATZAK 27
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.


LH3A



LH3B



MATEMATIKA:

Gaur, 140. orrialdearekin hasiko gara.

Hurrengo ariketetan, gutxi gorabeherako kalkuluak eskatzen dizue. Horrek, zehatz mehatz ez dugula zergatik egin behar esan nahi du. Kontuz, ez dezagun astokeriak jarri horregatik. 

Arra luzera neurri bat da, eskua zabaldu eta hatz lodi eta txikiaren artean dagoen distantzia.

Orri hau errez egingo duzuenez, ondoren jo 141era. Hemen magnitudeak landuko ditugu (luzera, edukiera eta masa/pisua).

Gogoratu: kilo (1.000), Hekto (100), deka (10). Aztertu goiko koadroa eta hasi eragiketak egiten. Magnitude unitate bakoitzean jarri behar duzu. 

Adibidez: 3,65m= 3m 6dm 5cm 0mm

Adi: emandako magnitude unitatea izango da zenbakiaren batekoa:
3,56 m      57,3 dm



TXANELA/EUSKARA:

Gaur, bideo batekin hasiko gara. Jo 21. orrialdera eta klikatu bideoa (goian ezkerraldean). Bertan, Txinako kultura nolakoa den ikusteko aukera izango duzue. Gaur bideoa soilik ikusiko dugu (10 minutukoa da).



LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 




GAZTELERA:

Hoy leeremos las páginas 14-15. Lo primero que leerás es que ha bajado el consumo de papel higiénico. Eso es en la lectura, pues habrás leído que en estos tiempos ha habido una compra exagerada. Y, caramba, en el documento 5 aparece el globo terráqueo en la cama enfermo. No podía ocurrir mayor casualidad...

Cuando acabéis de leer todos los documentos de las páginas 14 y 15, abrir el cuaderno de actividades por la página 13 y completarla.

Cada uno lo hará según la cantidad de papel que use.



ESKULANAK:
Kaixo!!
Gaurko eskulanetarako bideo hau ikusi eta zuen eskulana egin. Bideoan, arrautzatik txita irtetzen marraztu dugu baina norberak nahi duena egin dezake… ERABILI ZUEN IRUDIMENA!!! Eta gogoratu argazkia bidaltzen! Helburua da orri txuri bat zabaldu eta itxi egiten denean irudia aldatzea. Kasu honetan itxita dagoenean arraultza ikusten da, baina zabaltzerakoan txita agertzen da.
Berdina egin ahal duzue edo burura etortzen zaizuena egin.



Amaitzean guri bidali, mesedez:

LH3B:arosa@mlagundia.org






IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina