2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

OSTEGUNA, MAIATZAK 28
GOGORATU! 





LH3A



LH3B



MATEMATIKA:

Gaurkoan, 142. eta 143. orrialdeak egingo ditugu. Gogoratzen duzue zenbat g (gramo) ditu kg (kilogramo batek)?

Bai! 1kg=1.000g ditu

Gogoratu ere balantza baten bi besoak altuera berdinean egon behar direla ezker aldeko eta eskuma aldeko pisuak berdinak izan daitezen. Tira ba, hasi 142. orrialdea burutzen. Amaitzen duzunean, 143.a egin. Hau apur bat zailagoa da, baina egingo duzuelakoan gaude.


TXANELA/EUSKARA:

Gaurkoan “Txina gaur egun” landuko dugu, 22. orrialdea. Irakurri testutxua eta konparatu irudi biak. Alde ederra, ez da? 

Irakurtzen amaitu eta gero goazen 23. orrialdea egitera. Begiratu irudiak eta beheko galderak erantzun koadernoan (galderak kopiatuz). Ez ahaztu data eta orria idazteaz. 

  • Zein da Txina, India, Tibet eta Nepal ingurukoetako mendirik altuena? Zenbat metro ditu?
  • Eta Euskal Herrikoa? Zenbat metro ditu?




  • Zein da Txina, India, Tibet eta Nepal ingurukoetako mendirik baxuena? Zenbat metro ditu?
  • Eta Euskal Herrikoa? Zenbat metro ditu?




  • Txina, India, Tibet eta Nepal ingurukoetako bertan agertzen diren mendiren baten izenak ezagutzen duzu? 
  • Eta Euskal Herrikoren bat ezagutzen duzu (bertan azaltzen den bat)?


Amaitzerakoan, bidali zure koadernoan idatzi dituzun galderak eta erantzunak. 

LH3A jgamboa@mlahundia.org.

LH3B arosa@mlagundia.org





LASAIUNEA:
Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri.
Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 





ENGLISH:

Lehenengo eta behin, eleanitz.org-n sartuko gara eta gaiko abestiak entzungo ditugu. 
Ondoren, 120. orrialdea egingo dugu. Bertan, aurraultza bat aurkituko duzue. Zer da egin behar duguna? Bertan, ipuinerako guk nahi dugun amaiera asmatu beharko dugu (marraztuz). 




XAKE:

Aurreko astean bezala hurrengoko estekan sartzen bazarete online jolastu ahalko duzue!! Eta etxean tableren bat eta norbait baduzue jolasteko, aurrera!!
Animo ekipo!!






IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina