2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

OSTEGUNA, EKAINAK 4

OSTEGUNA, EKAINAK 4
GOGORATU! Gaur ez dugu bilerarik izango!!




MATEMATIKA:

Gaurkoan, 144. eta 145. orrialdetan dordokari helduko diogu. 
Gogora:

- Aginteak eskuma edo ezkerra badira, biratu bakarrik egiten duela lauki berdinean. Kontuan izan noruntz begira dagoen. Arkatz edo boligrafo baten punta erabiltzea aholkatzen dizuegu arazoa izaten delako beheruntz begira dagoenean.

- Gora edo behera agintzen badu, norabidea ez da aldatzen eta koadro bakar bat mugituko da.

Ea ba. Hartzu patxadaz eta burutu orrialde biak (144-145).

144. orrildeko lehen ariketan dordoka “a” puntuan hasten da eta “b” puntuan amaitu.

145. orrialdean, aginteak birritan egin behar duzue. Adibidea ematen dizue. Egin: aurrerra, eskuinera, aurrera ezkerrera. Egiterakoan, berriz hasten zarete aginteekin: aurrera, eskuinera, aurrera, ezkerrera- Beraz, aginte guztiak egin eta gero ostera denak.

Hiru aldiz egiteko esanez gero, berdin. Aginte guztiak egin, gero bigarren aldiz denak eta berriz denak.





TXANELA:

Gaur 26. orrialdearekin hasiko gara. Bertan, ziklograma bat azaltzen da Euskal Herrian 2000. urtean batez beste bisitari  gehien izan zituzten tokien berri ematen duena.
Aztertu ziklograma eta ondoren erantzun ahoz beheko galderak.

Amaitzen duzuenean, irakurgaietako “YONGZHU” ipuina irakurri 57-61 orrialdeetan (edo Blinklearningen 27.orrialdeko goiko botoian klikatuz).





LASAIUNEA:

Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 




INGELESA:

Aurreko egunean abestiak entzun genuen bezala gaur ere hortik hasiko gara. Eleanitz Project-n sartu eta entzun gaiko abestiak. 
Ondoren, 122. orrialdera joan eta bertako irudien izenak idatzi azpian. 
Hitz horiek hurrengo orrialdean erabili beharko dituzue abestia bete ahal izateko. 
123. orrialdeko abestia bete beharko duzue aurreko hitzekin, eta horretarako, berriz ere entzun beharko duzue abestia.




XAKE:

Gaur xakek jolas batzuk txertatu dizkizuegu azpian. Klikatu bakoitzean eta jolastera! Errepasoa egiteko balio dute!






IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina