2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

ASTEARTEA, EKAINAK 16

ASTEARTEA, EKAINAK 16
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.




LH3A


LH3B



Gaur Nerea eta Mireiarekin (LH3A) bilera izango duzue:

LH3A 11:15-11:30
LH3B 11:30-11:45



MATE:
Gaur 152. orrialdeko ariketa batzuk egingo ditugu: 1, 3, 5, 6 eta 7.
Zuen koadernotan egin itzazue. Gogoratu data eta orrialdea jartzeaz hasieran.
Animo zuek!!



TXANELA:



LASAIUNEA:
Gaur, beti bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 



INGELESA:
Gaur ingeleseko azkenengo eguna izango da!!Azpikaldean bideo batzuren linkak aurkitu dituzue. Bertan, marrazki bizidun ezberdinak ikusteko aukera izango duzue. Sartu gehien gustatzen zaizuenaren barruan eta aukeratu ikusi nahi duzuen kapituloa!!


G.H:
Gaur,berotzen hasteko trosta suabe batekin hasi eta sokasaltoa ere prest eduki saltoka jarraitzeko.
Gero, jarri sokia lurrean eta haren gainetik alde batera eta bestera salto egin ahal duzue sokia zapaldu barik: aurrera eta atzera; eskuma eta ezkerrera; artaziarena egiten…
10 aldiz bakoitzeko.
Ondoren, “zirkuito” antzeko bat antolatu ahal duzue 4 ariketa jarraian egiteko; hau da, hartu tapiza edo koltxoneta, bertan etzan eta punta batetik bestera jira-biraka zeharkatu koltxonetatik irten gabe; ondoren, zutitu eta etxeko horma bat ikutzera joan;bueltan soka baten gainetik pasau eta azkenik,pasiloan kono antzekoak ipinita zigi-zagan bueltatu koltxonetara eta berriro hastera! 4-6 aldiz egin dezakezue.
Bukaeran, lurrean eserita eta binaka paseka jarraitu ahal duzue 5 minutuz pelota bat bata besteari “arrasean” bidaltzen…


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina