2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

ASTELEHENA, EKAINAK 15

ANIMO EKIPO!!!! AZKENENGO ASTEA DELA!!!





ASTELEHENA, EKAINAK 15
GOGORATU! Gaur 10etan minutu batzuez elkartu egingo gara gaur egin beharrekoaz hitz egiteko.


LH3A



LH3B


MATE:
Gaur matematikan biderketak errepasatuko ditugu. Egin itzazue ondorengo biderketak, eta ondoren, kalkulagailuarekin konprobatu ondo dituzuen edo ez:
855x8
597x7
1736x5
3825x3
7264x6



TXANELA:
Aste honetan, Txinako gaia errepasatzeko gurutze grama batzuk egingo ditugu. Egunean 2 izango ditugu. Laguntza behar baduzue, zuen txanelako liburuetan begiratu ahalko duzue. Gurutzegrama bakoitzaren gainekaldean zein orrialdeetan begiratu ahal duzuen jartzen du. Koadernoan egin gurutzegrama (berdin marraztuta) edo koadernoan bertan idati erantzunak soilik (zenbakien bitartez).
Animo zuek!!





LASAIUNEA:
Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 





LASAIUNEA:
Gaur, ostiralean bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 



GAZTE:
Hoy realizaremos a página 19 del cuaderno de actividades. Deberéis de ordenar alfabéticamente todas las palabras y copiarlas debajo.
Haz lo mismo con el recuadro de abajo pero para ello deberás de coger las palabras del tablón número 6 (página 15 del libro).



ERLIJIO:
SUFRIMENDU ETA ZORIONTASUNAREN ARTEKO DESBERDINTASUNA.
Txinako kondaira zahar batek dioenez, egun batean ikasleak bere maisuari galdetu zion:
Zein da zerua eta infernuaren arteko desberdintasuna?
Maisuak erantzun zion:
Oso desberdintasun txikia da, baina ondorio desberdin handiak dituena. Etorri eta infernua zer den erakutsiko dizut.
Gela batera sartu ziren; bertan arrozez gainezka zegoen ontzi baten inguruan bilduta zeuden pertsonak zeuden, denak gosez eta atsekabetuak. Pertsona bakoitzak ontzira iristen zen koilara luze bana zeukan eskuan, koilara hauen heldulekuak hain luzeak ziren ezin zutela bertakoa ahora eraman. Bertakoen atsekabe eta sufrimendua jasanezinak ziren.
Etorri,“-esan zion maisuak handik denbora batera –“orain zerua nolakoa den erakutsiko dizut”. Beste gela batean sartu ziren, bertan, arroz ontzikada berdina zegoen, jende multzoa, koilara luze berdinak…baina bertan denak pozik eta elikatuta zeuden. “Zergatik daude hemen hain zoriontsu eta bestean berriz hain atsekabetuta, egoera bera bada?
“Koilareek heldulekua hain luzea dutenez, ezin dute janaria bakoitzaren ahora eraman. Aurreneko gelan, denak etsituta daude beriaen berekoikerian eta bestean berriz, …”

GALDERAK ERANTZUN
- Nola uste duzu amaituko dela ipuina?
- Zerk erakutsi nahi dio maisuak?
- Bada zure egunerokotasunean antzeko egoerarik? Zein? Nola konpondu zenezake?



IRAKURKETA:
Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina