2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

OSTEGUNA, EKAINAK 18

OSTEGUNA, EKAINAK 18
GOGORATU!
Gaur ez gara konektatuko!! Liburuak jasotzen egongo gara ikastolan eta!!


MATE:
Gaur matematikan bi joku izango dituzue. Jarraitu bertan agertzen diren pausoak eta ea lortzen duzuen ateratzea!! Animo!!


Adina eta oinetako neurria

- Idatzi zure oinetako neurri zenbakia.
- Biderkatu bider bost.
- Gehitu 50 emaitzari.
- Biderkatu bider 20 azken emaitza.
- Irten zaizunari kendu jaiotako urtea.
- Begira orain azken emaitza eta… SORPRESA! Zer gertatu da?




Izan magoa.


- Eskatu etxeko bati zenbaki batez pentsatzeko.
- Gehitu diezaiola 3.
- Biderka dezala emaitza bider 2.
- Kendu diezaiola 8.
- Zati dezala emaitza zati 2.
- Galdetu orain zer irten zaion. Esaten dizunari gehitu bat eta hori izango da pentsatu duena. 





TXANELA:





Eguna amaitzeko hau da egin beharko duguna:

Denok dakigun bezala bihar azken eguna da. Beraz, orain denok urte honetako momenturik politena (gelan), barregarriena, zailena… aukeratu beharko dugu eta orri batean marraztu eta margotu. Irudiari esaldi bat gehituko diogu (ez egin azkar, denbora hartu mesedez!!). 

Bihar guztiok elkarrekin egingo dugun bileran aurkeztuko ditugu gure momentu bereziak. Barre batzuk botako ditugu eta urtea nola joan zaigun errepasatuko dugu!!


Gogoratu!! Pentsatu ondo eta denbora hartu marrazkia egiteko!! Bihar guztion aurrean aurkeztuko dugu eta!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina